KADETE MAILAKO TALDEKAKO EUSKADIKO XAKE TXAPELKETA.

(2014ko irailaren 28an jokatua, Barakaldon).

 

 

 

            16 urtez azpiko jokalarientzat zen Txapelketa. Antolatzailea: Bizkaiko Xake Federazioa, Barakaldo Xake Taldea eta Euskal Xake Federakuntza. Barakaldo Kultur Etxean (Bizkaia) jokatu zen, 2014ko irailaren 28an, 4 txandatan, 11 talderekin. Lau mahaitan jokatu zen. Partida amaitzeko ordu bat zuten jokalariek. Neurketako garaipenak 2 puntu ematen zituen eta berdinketak bat.

 

            AZKENEKO SAILKAPENA.

 

1)    Gros (Donostia, Gipuzkoa) – 8 puntu.

2)    Mikel Gurea (Burlata, Nafarroa) – 6 puntu.

3)    Sestao EDP (Bizkaia) – 6 puntu).

4)    Martintxo (Gasteiz, Araba) – 5 puntu.

5)    Oberena (Iruñea, Nafarroa) – 4 puntu.

6)    Abadiño (Bizkaia) – 4 puntu.

7)    San Viator (Gasteiz, Araba) – 4 puntu.

8)    Altzaga (Leioa, Bizkaia) – 3 puntu.

9)    Santurtzi (Bizkaia) – 3 puntu.

10) Conteneo (Bilbo, Bizkaia) – 3 puntu.

11) Marlaxka (Hondarribia, Gipuzkoa) – 2 puntu.

 

            Gros talde txapelduna jokalari hauek osatu zuten: Ramon Elduayen Echave, Jose Luis Muñoz Avila, Ander Martin Iribar, Markel Zuloaga Erauskin eta Cecilia Perez Sodupe.

 

            Mikel Gurea talde txapeldunordea jokalari hauek osatu zuten: Odei Lerendegi Lasa, Aitor Huarte Zozaya, Alex Ortega Villa eta Ander Garralda Ruiz.

 

            Sestao EDP hirugarren sailkatutako taldea jokalari hauek osatu zuten: Jon Ander Santas Martin, Joseba Garcia Ortega, Constantin Carazo Fernandez eta Borobyev Svyatoslav.

 

            AZKENEKO URTEETAKO HISTORIA.

 

            2012an, Donostian: Gros A (Donostia, Gipuzkoa), txapeldun; Mikel Gurea (Burlata, Nafarroa), bigarren; Gros B (Donostia, Gipuzkoa), hirugarren.

 

            2013an, Gasteizen: Sestao Naturgas Energia (Bizkaia), txapeldun; Mikel Deuna (Burlata, Nafarroa), bigarren; Santurtzi (Bizkaia), hirugarren.

 

            2014an, Barakaldon: Gros (Donostia, Gipuzkoa), txapeldun; Mikel Gurea (Burlata, Nafarroa), bigarren; Sestao EDP (Bizkaia), hirugarren.

 

            Informazio gehiago:

 

“http://www.chess-results.com/tnr140772.aspx?lan=2&art=0&wi=821” webgunean.

 

            2014-09-28.

 

                Iturria: Internet.